XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zorionekoak izango dira
ikusiko ez nautenak,
nere esanak entzuteakin
sinistuko didatenak.
Jauna orduan ezkutatu zan
ta ziran pozez zeudenak;
juan ziran Amari esatera
gertatu zitzaizkienak.

Jauna lenengo agertutzean
juan ziran Amarengana,
esana zien nola zan Tomas
sinistu nai etzuana.
Erantzun zien: Ez ikaratu;
au da argituko dana.
Ama Birjiña Tomasen alde
zan otoitz egin zuana
.

Agertua zan Jesus berriro
Tiberias itxasuan,
Pedro ta Tomas, Natanael ta
bi Zebedeok zituan.
Pedrok arrantzara ertetzeko
asmoa agertu zuan,
danak lagundu zien gaubez ta
bat arrapatu etzuan.

Salbatzaillea agertua zan
berai urrengo goizean:
Ezer jateko bai al dezue?.
Batez esan zuenean,
Sareak bota eskui aldera
Jaunak esan zienean,
ala botata, txalopa bete
karga jaso eziñean.

Joan santuak Maixua zala
laister ezagutu zuan;
Jauna dek esan zion Pedrori.
Onek au entzun onduan,
jantzi ta salta uran gaiñera,
beregana jun orduan.
Besteak laister etorri ziran,
oso urrean zeguan.

Eldu ziraden lurrera eta
urreratu beregana,
maitasuna dan Maixuak leukan
jarria berentzat jana.
Brasetan arrai erre bat zeukan
ta ogia bear zana.
Ekarri ortik arrai geiago
ta Pedro zan eramana.

Eun da berroe ta amairu arrai
aundi arturik sarean,
Jaunak agindu zien jateko;
ta bazkaldu zuenean,
Jaunak Pedrori esana zion,
begiratu zionean:
Simon, Joanen seme zerana,
maite nazu geienean?.

Erantzun zion: Bai, Jauna; Zuri
dakizu nai dizutala.
Jaunak esana: Zaitu itzazu
arkume nerek dirala.
Jaunak: Zu, Simon, Joanen seme,
maite nazu egi dala?.
Erantzun: Bai, Jauna. Zuk dakizu
nik maitatzen zaitudala.